Diskurtso oso interesgarria

11 maiatza

 

Puerta a puerta o 5 contenedores (análisis técnico en 5 minutos)

24 Ira

5:01-ko bideo oso interesgarria. Hartu denbora, ikusi eta baloratu!!!

Mila esker guztioi!!! Erreketan ere, Zero Zabor!!!

24 Ira

Pasa den larunbatean, Erniobidea parean pasatzen den Asteasu erreka eta Ubare auzo pareko Oria ibaiaren zatia garbitzeko ekimena errealitate bihurtu zen.

http://www.28kanala.com/index.php?option=com_hwdvideoshare&task=viewvideo&Itemid=4&video_id=942

(kamara aurrean ez gara espertuak…)

Urgarden-go lagunei esker berezia zor diegu, eta argi eta garbi esan behar diegu… MILA MILA ESKER ZUEN LAGUNTZAGATIK!!! Goiz osoan zehar, 14-15 lagun bildu ginen azkenean (mila mila esker denoi!!!), eta tamalez esan behar dugu, errekek nahiko garbi zeudenaren itxura zuten arren, bi edukiontzi berde osorik betetzeko adina zabor bildu genuela 3 bat ordutan. Zer pentsatu ematen du honek. Gure kontzientzia eta hezkuntza maila zein pobrea den ohartzen da bat uretan sartu eta bertan zer aurkitu daitekeen ikustean…

la foto.JPG

Dena den, esan beharra dugu izan zela irabazi ez genuen batailatxo berezi bat… Kamioi baten neumatiko handi bat ikusi genuen, eta trofeo gisa balioko zigunaren esperantzan saiakera batzu egin genituen baina, onartu behar dugu ez ginela hura ateratzeko gai izan… Oraingoan zaborra irabazle izan zen arren, pixkana-pixkana joango gara irabazten!!! bizikleta bat izan zen gure eguko trofeoa!!! Ea argazkia jartzerik dugun…

la foto.JPG

Zero Zabor bidean aurrera egin dezagun pausu txiki bat besterik ez da. Hemendik ikasitako irakasbideak zabaldu behar ditugu orain. Kontzientzia eta hezkuntza, gure etorkizunaren zutabe garrantzitsuen alde lanean jarraituko dugu!!! Badakigu honelako ekintzekin ongi ari garela, bide onetik garamatzala!!!

 

Zero Zabor gure errekatan ere!!!

17 Ira

Irailak 22 larunbata, Zizurkil Zero Zabor taldeak inguruko errekak garbitzen laguntzeko deialdia egiten du, zatoz eta lagundu gure inguruak txukun mantentzen!!!

Jantzi galtza luzeak, oinetako itxiak eta lagun iezaguzu gure inguruak merezi duen bezala mantentzen!

9:00etan Zizurkilgo Joxe Arregi plazan. Animatu!!!

Festetan Edalontzi Berrerabilgarriak Txozna zein Tabernetan

13 Ira

Zizurkilgo Zero Zabor taldearen eta Zizurkilgo Udala-ren arteko elkarlanaren fruitu, Zizurkilgo festetan edalontzi berrerabilgarriak ikusi ahal izan ditugu. Ez da honelako edalontziak esku artean ibili ditugun lehen aldia, denbora dezente baita txoznen eskutik ezagutu genituela. Aurten ordea, lehenengo aldiz, Joxe Arregi plazako txozna zein tabernetan eskuratutako edariak edalontzi berrerabilgarritan zerbitzatu dizkigute. Zero Zabor taldetik, Udalaren eta tabernen iritzia jakin nahi izan dugu esperientziatik ikasi eta etorkizunean zer hobetu jakite aldera. Aipatu, jasotako emaitzak oso onak izan direla, eta batez ere tabernarien iritziak poztu gaitu, ikaragarri. Esperientzia oso ontzat baloratu dute, eta oso praktikotzat jo dute edalontzi hau.

Dena den, badugu zer hobetu. Edalontzi hauen garbiketa izan da punturik ahulena, baina aitortu digutenez, garbitu beharra zutenak baztertu eta taberna ixterakoan ti-ta batean garbitzen zituzten hurrengo egunerako prest utziz. Gauza guztien gainetik ordea, aipatu behar dugu taberna ixterakoan jaso beharreko zabor poltsa kopurua ikaragarri jeitsi dena, tabernaren garbitasunean eragin zuzena izan du honek, baina ezin ahaz genitzazke hain zuzenean ikusten ez ditugun Udalak ordaindu beharko lukeen gastu murrizketan, baita ingurugiroan izandako eragin positiboa. AURTEN ZABORTEGIA GUTXIAGO BETE DUGU ZIZURKILDARROK!!! Zero Zabor bidean eginiko beste pausu txiki baina esanguratsu eta eraginkor bat, bai horixe!!! Datorren urtean taberna guztietara zabaltzeko lanean jarraituko dugu!!!

Zero Zabor, utopia?!?

ala mundu hobe baterantz autobia??? 

Ez izan honekiko fobia!!!

Berrerabiltzea, beti da hobia!!!!

Egundokoa izan da! Zorionak guztioi! Mosaikoa erraldoia posible egin dugu guztion artean!

18 Eka

Adierazpena euskaraz

Declaración en castellano

Zuek guztioi esker egundoko mosaikoa osatu dugu Zero Zabor bidean joan nahi dugula eta errausketarik gabeko etorkizun baten alde gaudela adieraziz. Jakin dezazuen, oilo ipurdia jartzeko moduko irudiak daudela garabitik eta Ulia menditik hartuta. Bideoak astean zehar editatuko dira eta eduki bezain pronto gure web orrian jarriko ditugu.

Esan beharrik ez dago, mosaiko honetan zizurkildarron parte-hartzea ere izan zela. Ea argazki hauetan batenbat ikusten duzun!!!

Animo eta aurrera!!!

ETBko Teleberri saioan 25:40 minitutik aurrera.

http://c.brightcove.com/services/viewer/federated_f9?isVid=1

Ekainaren 7an, “Errausketari Ateak Ixten” dokumentala

3 Eka

Debagoiena Zero Zabor taldeak egindako lan bikaina ikusgai Atxulondon, 19:00tan. Errausketaren inguruan jakin nahi ez diren gauzak argitaratzen dituen dokumentala Tolosaldeko Aste Berdearen barruan.

Ekainak 6 Hitzaldia

3 Eka

Zizurkilgo eta Villabonako udalek “Zero Zabor Posible al da Atez Atekorik gabe?” hitzaldia antolatu dute Atxulondon, 19:00tan Gipuzkoa Zero Zaborren eskutik. Villabonan hitzaldia gazteleraz egin zenez, oraingo hitzaldi hau euskaraz izango da. Ongi etorria izango zara!

Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Orokorraren egokitze eta garapena aurkeztuko dute hurrengo astean.

3 Eka

Hau izango da planaren BERRIKUNTZA eta GARAPENaren aurkezpenen egitaraua:

Erakundeak 
Ekainak 5: BBNN eta GHK
Ekainak 6: Hiri Hondakinen prebentziorako eta kudeaketarako Kontseilua

Deiadi irekiak
Ekainak 6: Donostia, San Telmo
Ekainak 7: Zarautz (Antonianoak) eta Trintxerpe
Ekainak 8: Arrasate (Kulturate) eta Tolosa (Kultur Etxea)

Nazioarteko adituek idatzia.

Planaren egokitzapena nazioarteko adituek idatzi dute. Hauek dira parte hartu duten adituen izenak: Joan Mark Simon, errausketaren kontrako GAIA aliantzako kide da eta Europako Zero Zabor mugimenduaren koordinatzailea; Laia Valenzuela eta Federic Puig, Spora Serveis Ambientals aholkularitza enpresako kideak; Martin Steiner Europako Inbertsio Bankuko ebaluatzailea eta hondakinen eta uraren babesean aditua; eta azkenik, Enzo Favoino, Europako Konpostatze Sareko lehendakariordea da eta Italiako Cappanori herriko Zero Zabor ikerketa zentroko batzorde zientifikoko kidea.

Hondakinen kudeaketarako hierarkia errespetatuko dute aurretik egin ez den bezala.

Berrikuspen eta garapenean, planak dioenari jarraiki, hondakinen kudeaketan segi beharreko hierarkiari eutsi diote, hau da, murriztu, berrerabili eta birziklatzean jarri dituzte ahaleginak. GHHKPOk hierarkia hori markatzen badu ere, orain artean garatu dutenek, gogo berezia erakutsi dute zuzenean laugarren mailan dagoenbalorizazio energetikora pasatzeko. Prebentzioa eta birziklapena gutxietsi eta errausketaren aldeko joara hori, oso garbi ikus daiteke, prestatu zuten aurrekontuandirua zertara zuzenduta zegoen azaltzen baita. Ia %70 errauste plantara dedikatuta zegoen.

Koadroan orain arte kudeaketan egon direnek zeukaten aurrekontua.

Gauza jakina da, hondakinak erraustuta balorizazio energetikoa lortu nahi bada, material birziklagarriak erre behar direla, hauek baitira ahalmen kalorifiko gehien daukatenak.Errauste plantaren txosten teknikoan ikus daiteke zer den erre nahi zutena, gehiena birziklagarria. Material birziklagarria birziklatuz gero, errausketa ez da balorizaio energetikotzat jotzen, Europako zuzentarauen arabera ez baita gutxieneko energia efizientzia lortzen,  eta 5. mailara pasatzen da hierarkia horretan, zuzeneko isurketarekin batera.

Gainera, joan den astean, Europako Parlamentuak 2020 urterako material birziklagarriak erraustea debekatzea eskatzen duen ebazpena onartu zuen.

Prentsan:

Berria: Nazioarteko adituek idatzi dute Gipuzkoako hondakinen plan berria.

Argia: Gipuzkoako hondakinen plan berria nazioarteko adituek prestatu dute eta datorren astean aurkeztuko.

DV:Bildu presentará un plan de residuos que busca acordar con entes competentes

Tolosa eta Tolosaldeko hondakinen kudeaketa hitzaldia

28 maiatza
Hizlariak:

Gema Ezeiza, Tolosaldeko mankomunitatekoa

Iñigo Muñoz, Tolosako ingurumen teknikaria

Badira zenbait urte Tolosan lau edukiontziko bilketa sistema izan zela. Urte hauetan guztietan birziklapenak gora egin badu ere azken urteetan estankaturik geratu da %30 inguruan (%24 etxeetan). Goiko grafikan ikus daiteke birziklatzearen garapena urteetan zehar.

Eta hemen bildutako kiloak biztanle bakoitzeko:

Ematen diren datuak birziklatutako kantitate osoarenak badira ere etxeetan %24a soilik biltzen da eta industrian %67. Argi dago sistema honekin hurrun geratzen direla %80ko datuak eta Gipuzkoan eta Euskal Herrian beharrezkoa dela bilketa sistema aldaketa bat, Zero Zabor bidean aurrera joan nahi badugu.

Informazioa tolosaldea.orgtik jasoa.

Hau guztiaz hitzegingo digute astearteko hitzaldian.

Zabaldu eta animatu!